ZIENTZIA ASTEA 2023

👣 Argazki erakusketa ·Auzoa jarduera fisikoaren ingurune gisa: begirada parte-hartzailea”

🗓️ 2023ko azaroaren 6tik 12ra

📍 Bizkaia Aretoa, Oteiza Auditorioa

Informazio gehiago: https://www.zientzia-astea.eus/eu/schedule/bilbao-auzoa-jarduera-fisikoaren-ingurune-gisa/

Hurrengo argazki-erakusketa mugiBIL partaidetza proiektu herritarretik sortu da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldearen ekimen propioa da, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin batera.

Proiektu honi esker, argazki eta hausnarketen bitartez, Bilbon bizi diren lagunek euren ingurunea aztertu dute. 41 bilbotarrek hartu dute parte 255 argazki ateraz, eta horietatik 117 aukeratu dituzte hiri-ingurunea eta testuinguru sozioekonomiko desberdinak dituzten hiru auzo irudikatzeko.

Herritarren ikuspegi anitzak entzutea lagungarria da ezagutza berria eraikitzeko, zientifikoa ez ezik, auzoetan bizi diren pertsonen osasuna modu eraginkor batean hobetzeko politikak garatzeko aukera ere ematen duelako, tokian tokiko errealitate eta beharretan oinarrituta.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude