Argazki-erakusketa

«Auzoa jarduera fisikoaren ingurune gisa, begirada parte-hartzailea»

Datak: 2023ko ekainaren 19tik 26ra. Tokia: Etxepare Aretoa (Bizkaia Aretoa)

Inaugurazioa: ekainak 19, 18:00 tan. Inskribatu hemen.

Hurrengo argazki-erakusketa MugiBIL partaidetza proiektu herritarretik sortu da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Erizaintza eta Osasun Sustapenerako Ikerketa Taldearen ekimen propia da, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin batera.

MugiBIL proiektuak gizarte-eredu komunitario aktiboa jarraitzen du, jarduera fisikoa errazten edo oztopatzen duen Bilboko biztanleriaren testuinguru soziala baloratzeko ahaleginetan. 2019an hasita hainbat zailtasun gainditu behar izan ditu, hala nola SARS-CoV-2aren ondorioz ezarri ziren osasun-larrialdiko baldintzak. Azkenik, 2023ko ekainean egingo den argazki-erakusketa honekin amaiera emango zaio proiektuari. Bertan, astebetez herritarren ikuspuntua kontuan hartu duen lan komunitario honetaz gozatzeko aukera emango da.

Proiektu honi esker, argazki eta hausnarketen bitartez, Bilbon bizi diren lagunek euren ingurunea aztertu dute. 41 bilbotarrek hartu dute parte 255 argazki ateraz, eta horietatik 117 aukeratu dituzte hiri-ingurunea eta testuinguru sozioekonomiko desberdinak dituzten hiru auzo irudikatzeko.

Herritarren ikuspegi anitzak entzutea lagungarria da ezagutza berria eraikitzeko, zientifikoa ez ezik, auzoetan bizi diren pertsonen osasuna modu eraginkor batean hobetzeko politikak garatzeko aukera ere ematen duelako, tokian tokiko errealitate eta beharretan oinarrituta.