
Uribarri
Uribarri Udaletxearen gainaldean kokatuta dagoen auzoa da. 60. Hamarkadara arte sakabanatutako baserriz osatutako gunea izan zen, industrializazio prozesuaren ondorioz eraikuntzak hasi ziren arte. Gaur egun, errenta baxu edo ertaineko familiez osatutako langile-auzoa da.
- Barrutia: 2.Uribarri
- Biztanleria (2022): 12.849
- Pribazio-indizea (Kn): 3

Deusto
Deustuko Doneperiaga barrutiko gune garrantzitsuena da eta Bilboko auzo gaztetzat ezagutua, ingurunean Unibertsitateak eta ikasteko zentro ezagunenetarikoak daudelako. Nerbioi itsasadarraren eskumaldean dago, eta Bilboko hiriburuaren gizarte- eta merkataritza-ekintzen erdigunea da.
- Barrutia: 1.Deustu
- Biztanleria (2022) : 20000
- Pribazio-indizea (Kn): 1

San Francisco
Nahiz eta administratiboki San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoak desberdindu, auzo bakartzat hartu ohi izan dira. Jende askok behartsu eta baztertutzat jo izan du auzo hau. Hiriaren erdigunean dago, Nerbioi ibaiaren ezker aldean.
- Barrutia : 5.Ibaiondo
- Biztanleria (2022): 6.850
- Pribazio-indizea (Kn): 5