Argazkilaria: Ana María Terradillos. Jubilatua, 67

Puntu beltz berria

eztabaida & analisia

“Nik, bakarrik banoa, beti atzera begiratzen dut ea norbait datorren, nahiz eta egunez izan”

“Igogailua sartu behar zaren tunel bat da, eta baliteke koadrila bat lotan egotea, edo gizon batek taberna moduko bat muntatua izatea leihatilako barran, 12-15 garagardoko pack batekin, mozkortu eta pasatzen ari direnei edozer esanez”

“Nik deitu nuen eta lasai egoteko esan zidaten kamerak zeudelako. Ulertzen dut, baina norbait begiratzen al ditu?”

“Emakumeak, gazteak eta neskatoak igaroko dira, eta panorama horrekin topo egingo dute, eta igogailuetako bat behean eta beste bat goian uzteko ardura ere ez dute, denak goian daude. Hau da, zu iritsi eta itxaron egin behar duzu, ez duelako jartzen bi solairuetako zeinetan dagoen, zerbitzuan dagoela jartzen duelako eta jaitsi arte itxaroten duzulako”