Argazkilaria: Xabier Endika López. Irakaslea, 44

Bilbao Ez Kirolak

eztabaida & analisia

“Artxandako erabilera libreko gimnasioa da hau. (…) Duela urte asko diskoak, makinak eta nahiko hondatuta zeuden gauzak zeuden, baina han, gurasoen eta kirolzale ginen beste batzuen artean, giro oso ona egiten zen, makinak hondatuta zeuden arren denon artean elkarri laguntzen geniolako”

“Auzoan ez dugu kiroldegirik, eta hori funtsezkoa da kirolariak direnentzat. (…) Dauden instalazioak zaharrak dira, mantenimendu falta dute…”

“Erabilera libreko gimnasioa itxi egin zuten pandemian, distantziak eta maskarak ezin zituztelako kontrolatu. Igerilekuetan kaleko jende kopurua mugatzen zuten. Eta ez dago kirola egiteko espazio alternatiborik, edo aire zabalean ibiltzen zara, edo ez duzu beste aukerarik…”